COQIQ

COQIQ

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofiziala

Fotografía de María Pilar González Marcos,

Lehendakariaren gutuna

Kontuan zaitugu.
Aintzat har gaitzazu.

Niretzat plazer handia da, hitz hauen bidez, Kimikako eta Ingeniaritza Kimikoko profesionalen kolektibo osoari, bi diziplinetako ikasleei zein gure zientzia eta teknologia zoragarrian interesa duen edonori, berriki estreinatu den gure webgunea aurkeztea.

Horren bidez, gure erakundeek gaur egungo zein etorkizuneko profesionalei eta gizarte osoari eskaintzen dizkieten zerbitzu guztiak beren eskura jarri eta ezagutarazi nahi ditugu.

Ondokoak dira gure asmo handiko helburua eta gizartearen garapen iraunkorra lortzeko bidean modu aktiboan parte hartzen jarraitzeko motibazioa: batetik, profesionalen interesak defendatzea eta elkargokideen zein elkartekideen beharrei erantzutea. Bestetik, Zientzia eta Teknologia Kimikoetan interesa duten pertsonen arteko batasun espiritua sustatzea. Eta azkenik, gure diziplinak maila akademikoan eta industrialean aurrera egin dezan sustatzea, pertsonekiko, baliabideekiko eta ingurumenarekiko erantzukizunetik abiatuta.

Horregatik guztiagatik, proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaitut. Zuen ekarpenek hobeak egiten gaituztelako.

Adeitasunez,
María Pilar González Marcos
Dekanoa eta lehendakaria

Zerbitzuak

Ezagutu elkargokide izatearen abantailak

COQIQen konpromisoa dugu gure elkargokideei beren eskura bakarrik dauden zerbitzuak eskaintzeko, Kimikaren arloan maila profesionalean trebatzen laguntzeko.

Aholkularitza juridikotik hasi eta prestakuntza espezializaturaino, proiektuen oniritzia eta peritazioak barne, gure zerbitzu sorta zabala elkargokideei beren karrerako etapa guztietan laguntza integrala eta eraginkorra emateko diseinatuta dago.

Lan Orientazioa

Aurrera egin zure ibilbide profesionalean

COQIQek lan orientazioko zerbitzua eskaintzen die elkargokideei, haien lan aukerak hobetzen laguntzeko. Zerbitzu horren bidez, Kimikaren arloko enplegu eskaintzei buruzko informazioa ematen da, baita curriculumak eta aurkezpen gutunak egiteari buruzko aholkularitza ere. Gainera, elkargokideen trebetasun profesionalak eta pertsonalak hobetzeko coaching saioak egiten dira.

Proiektuen ikus onespena

Baliozkotutako eta bermatutako proiektuak

Proiektuak ikus onestea COQIQek elkargokideei eskaintzen dien zerbitzua da, aurkezten dituzten proiektuen kalitate teknikoa bermatzeko. Zerbitzu hau elkargokideen proiektuak berrikustean eta baliozkotzean datza, baldintza teknikoak eta legez ezarritakoak betetzen dituztela ziurtatzeko. Helburua da bezeroei kalitatezko zerbitzua eskaintzea eta elkargokide diren profesionalen gaitasun teknikoa bermatzea.

Ekintzailetzarako Laguntzak

Kimikaren arloko ekintzaileei laguntzea

COQIQek ekintzailetzarako laguntza batzuk eskaintzen dizkie elkargokideei. Laguntza horien artean daude negozio planak egiteko aholkularitza, finantzaketa bilatzeko laguntza eta enpresak sortzekoak. Helburua sektore kimikoan ekintzailetza sustatzea eta elkargokideei beren negozioak sortzen eta sendotzen laguntzea da.

Peritazioak

Kimikaren arloko peritazioetan adituak

Peritazioa COQIQek bere elkargokideei eskaintzen dien zerbitzua da, kimikaren arloan peritazioak egin ditzaten. Zerbitzu horri esker, elkargokideek peritu gisa jardun dezakete epaiketetan, arbitrajeetan eta kimikarekin lotutako beste lege prozesu batzuetan. Gainera, COQIQek perituen arloko prestakuntza eta aholkularitza ematen du eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Aholkularitza Juridikoa

Lege aholkularitza espezializatua

Lan eta lege gaietan aholkularitza behar baduzu, gure aditu taldea zure esanetara dago laguntzeko. Informazioa eta orientazioa ematen dizugu, sektore kimikoko zure karrera profesionalarekin lotutako edozein lege egoeratan erabakirik onenak har ditzazun. Aholkularitza Juridikoko gure zerbitzuaren bidez, sektoreko araudi eta erregulazio guztien berri izango duzu, eraginkortasunez eta inolako kezkarik gabe bete ditzazun.

Prestakuntza

Kimikaren arloko gaitasunak hobetu itzazu

COQIQek kimikaren arloko prestakuntza ikastaroen eta mintegien katalogo zabala eskaintzen die elkargokideei. Ikastaro horiek elkargokideen trebetasun profesionalak hobetzeko diseinatuta daude, kimikaren arloko aurrerapenei eta berrikuntzei dagokienez egunean mantentzeko. Gainera, COQIQek prestakuntza espezifikoa eskaintzen du oposizioak prestatzeko eta doktoregoko eta graduondoko programetan sartzeko.

Coworking gunea

Elkargokideentzako elkarlaneko gune partekatua

Elkargoak coworking gunea du, elkargokideentzat bakarrik. Elkarlaneko giroan lan egin dezakete eta esperientziak zein ezagutzak partekatu ditzakete, beste profesional batzuekin. Espazioak beharrezko erosotasun guztiak ditu. Hala nola, Interneteko konexioa eta inprimagailua.

Lan poltsa

Sartu elkargokideen eskura bakarrik dauden lan eskaintzetan

Elkargoaren lan poltsa elkargokideentzat da bakarrik. Sektoreko enplegu eskaintza garrantzitsuenak argitaratzen dira bertan. Gainera, Elkargoak elkargokideen eskura jartzen ditu haien profil profesionala hobetzeko tresnak eta baliabideak, lan aukerak areagotzeko.

Izan zaitez COQIQen kide

Egin zaitez elkargokide

COQIQen ekimenak

Lan aukerak hobetzea

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialak bere elkargokideen enplegagarritasuna hobetzeko hainbat ekimenetan parte hartzen dugu.

Basque Pro

Basque Pro elkargo profesionalen sarea da, 50.000 elkargokide baino gehiago biltzen dituena. Bere helburua da profesionaltasunaren balioa sustatzen lagunduko duten jarduerak definitzea eta horren inguruan sentsibilizatzea zein ahaleginak koordinatzea.

Basque Pro Elkargoak Euskaraz

Basque Pro-k hainbat laguntza eta zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola, prestakuntza edo tresnak, euskara ikasi, hobetu edota lanpostuetan erosotasunez erabili nahi duten elkargo eta elkargokideentzat.

Bizkaia Talent

“TALENTIA SKILLS: Profesionaltasunerako Zeharkako Gaitasunak” izeneko programa pilotua, Bizkaia Talent-en Talentia ekimenaren barruan. COQIQek aktiboki esku hartu zuen proiektu horren ezarpenean.

Gipuzkoa Talent

Gipuzkoa Talent Forum ikasketak kanpoan egiten ari diren Gipuzkoako profesionalen eta lan erronka erakargarriak eskaintzen dituzten lurraldeko enpresen arteko elkargunea da. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da eta COQIQek aktiboki esku hartu zuen hura ezartzeko.

UPV - EHU

COQIQek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin lankidetzan dihardu enpresetan praktikak eta karrera amaierako proiektuak egiteko aukerak bilatzeko, etorkizuneko profesionalei lan arloan duten lehen esperientzia eskainiz.

Inspira Steam

Deustuko Unibertsitateak zuzentzen du, STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) bokazioak sustatzeko, batez ere nesken artean. Bertan, Lehen Hezkuntzako ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoen sustapenean inplikatutako Ikastetxeetako zenbait pertsonak hartzen dute parte aholkulari gisa.

Lan aukerak

2020, 2021 eta 2022ko Enplegagarritasunerako Programak, ALDALANekin lankidetzan eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduta, langabetuak trebatzeko. Kimika arloko Enplegagarritasunerako Programa: Bioteknologia.

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako unibertsitateekin lankidetzan aritzen gara

Ikasleen talentua eta ahalegina aintzat hartzea

COQIQek, Euskal Herriko (UPV/EHU), Burgos eta Errioxako unibertsitateekin lankidetzan, Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko ikasleen bikaintasun akademiko eta zientifikoa aitortzeko ekimena jarri zuen abian: Gradu Amaierako Lan Onenen COQIQ Sariak. Kimikaren eta Ingeniaritza Kimikoaren arloan eragin handiena duten ikerketa proiektu berritzaile eta garrantzitsuenak nabarmendu nahi dituzte sari horiek.

COQIQ sariak Gradu Amaierako Lana lehen aipatutako unibertsitateren batean aurkeztu duten ikasleei zuzenduta daude. Helburua arlo horietan interesa eta ikerketa sustatzea da, zientzialari gazteen artean sormena eta berrikuntza sustatuz.

Saritutako lanen egileek diploma eta dirusaria jasoko dute. Aitorpen horrekin, COQIQek eta EAEko, Burgosko eta Errioxako unibertsitateek ikerketa zientifikoaren garrantzia nabarmendu nahi dute, baita garapen jasangarriari eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeari egiten dion ekarpena ere.

Ekimen honek COQIQek Kimikaren eta Ingeniaritza Kimikoaren arloan bikaintasun akademikoa eta zientifikoa sustatzeko duen konpromisoa islatzen du, baita talentu gazteei ematen dien laguntza eta arlo horietan ikerketa garatzen egiten duen ekarpena ere.

COQIQek antolatutako jarduerak

On Science

Atal honetan kimikaren arloko azken albiste eta aurkikuntza zientifikoekin zerikusia duen guztia aurkituko duzu. Gainera, sektoreko jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenen berri emango dizugu: hitzaldiak, sinposioak edo tailerrak, besteak beste.

Gure jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa ere eskuratu ahal izango duzu, baita COQIQen eskaintzen ditugun prestakuntzarako eta garapen profesionalerako aukera guztien berri ere.

  • Albiste guztiak
  • Ekintzak
  • Zientziari Buruz
2023ko Gradu Amaierako Lanen sarien deialdia

2023/08/30

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialak (COQIQ) 2023ko Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Gradu Amaierako Lanen Sariak deitzen ditu. Parte hartzeko baldintzak 2023an Kimikako edo Ingeniaritza Kimikoko Gradu Amaierako Lana aurkeztu izana. 2022an aurkeztutako Gradu Amaierako Lanak onartzen dira, aurretik sarirako hautagai izan ez badira. Euskal…

Kimikaren Euskal Olinpiada 2023

2023/03/18

Probak 2023ko martxoaren 17an, ostiralean, egin ziren EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Leioa) eta Donostiako Kimika Fakultatean. Probaren irabazleak Ikasleek egindako proba guztiak ebaluatu ondoren, epaimahaiko kideek honako lehentasun ordena hau ezartzea erabaki zuten, aho batez: Lehen postua Ikaslea: Guillermo Herrero Álvarez Irakaslea:M. Luisa Domínguez Zarandona Urdaneta Ikastetxea, Loiu. Bigarren…

Albiste gehiago irakurri

Ez dago albisterik

Kontaktua

Jarri harremanetan Elkargoarekin behar duzun informazioa eskatzeko. Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialeko kide izan nahi baduzu, elkargokide bezala alta eskatzeko inprimakia bete dezakezu.

Gure harremanetarako formularioaren bidez ere egin dezakezu.

Esteka interesgarriak

Aztertu kimikaren sektoreko erakunde garrantzitsuetako esteken aukeraketa. Horrela, azken albisteak eta aurrerapenen zein berrikuntzen informazioa izango duzu; baita araudiei, erregulazioei eta aukera profesionalei buruzkoa ere.