COQIQ

Elkargokide egitea

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofiziala

Zergatik elkargokide egin?

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialak nahitaez biltzen ditu Kimika Zientzietako, Ingeniaritza Kimikoko, Biokimikako, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako doktoreak, lizentziadunak eta graduatuak. Horrez gain, Ingurumen Zientzietan, Itsas Zientzietan edo Kimika Zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duen beste edozein titulaziotan lizentziatutako lagunak ere hartzen ditu; baldin eta elkargo profesionalik ez badu eta, indarrean dauden lege eta xedapenekin bat etorriz, Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo honetan sartuta dauden espezialitate, alderdi edo lan moduetako edozeinetan lan egiten badu, dela norberaren zein besteren kontura.

Ezagutu elkargokide egitearen onurak

Zuzenbide publikoko erakundea den aldetik, elkargoaren helburua da kimikarien eta ingeniari kimikoen interes profesionalak babestea, elkargokideen beharrei erantzutea, zientziarekiko eta teknologia kimikoarekiko interesa duten pertsonen arteko batasuna sustatzea, eta gure diziplinak maila akademikoan eta industrialean aurrera egin dezan sustatzea, pertsonekiko, baliabideekiko eta ingurumenarekiko erantzukizunetik abiatuta.

  • Eskumenen babesa

    Elkargoak bere elkargokideen eskumenak defendatzen ditu eta intrusismo profesionalaren aurka egiten du, beharrezko babes juridikoa bermatuz eta erakunde publiko eta pribatuekin arteko lankidetzan lagunduz, instrusismoaren kontrako lehian.

  • Erabakiak hartzea

    Erabakiguneetan egoteko lan egiten dugu, sektoreari eragiten dioten politiketan eragin ahal izateko.

  • Dibulgazioa

    Gizartearen eguneroko bizitzan esku hartzeko konpromisoa hartzen dugu, kimikaren eta kimikan diharduten profesionalen garrantzia ezagutarazteko.

  • Lanbidea sustatzea

    Gure elkargokideen jarduera profesionala hobetzera bideratutako ekintza guztiak babesten eta koordinatzen ditugu.

  • Etengabeko prestakuntza

    Gure elkargokideen etengabeko eta berariazko prestakuntza sustatzen dugu, haien jardun profesionala etengabe hobetzen dela bermatzeko.

  • Elkartzeko lekua

    Elkargoa giza eta gizarte topaleku gisa sustatzeko lan egiten dugu, ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izateko.

  • Lankidetza

    Elkargoak etengabeko harremanak ditu sektoreko beste korporazio, organismo eta erakunde batzuekin, lankidetza eta ezagutzen trukea sustatzeko helburuarekin.

  • Araudia

    Elkargoak lanbidean indarrean dauden araudi eta legeriei buruzko informazio eguneratua ematen die elkargokideei, legeak betetzen direla bermatzeko eta etika profesionala sustatzeko.

  • Jarduerak

    Elkargoak hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak eta ekitaldi sozialak, elkargokideen arteko komunikazioa eta esperientzien trukea sustatzeko.

Kuotak

Jarduneko elkargokideak

50 €

Langabezian dauden elkargokideak

12 €

Elkartegode erretiratuak

40 €

Ikasleak eta graduatu berriak

Lehen urtea doan

Diruz lagundutako alta egiteko tasa, Banco Sabadellekin sinatutako hitzarmenaren arabera

Elkartearen kuotak Elkargoaren kuotetan sartzen dira.

Elkargokideak alta egiteko eskaera

Elkargokide izan zaitez

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialeko kide izan nahi baduzu, alta egiteko inprimakia bete dezakezu.

    Izartxoa duten eremuak NAHITAEZKOAK dira.

    Eskatzailearen datuak

    Datu Akademikoak

    Lanbide-datuak

    Kuoten helbideratzea

    Erantsi beharreko dokumentuak

    Fitxategi bakoitzaren tamaina ezin da 5M baino handiagoa izan. JPG, JPEG, PNG eta PDF formatuetako fitxategiak bakarrik onartzen dira.

    Webgune hau reCAPTCHArekin babestuta dago eta Googleren Pribatutasun Politika eta Zerbitzuaren Terminoak aplikatzen dira.