Joan den azaroaren 21ean, Bilboko Ercilla Hotelean, COQIQren Batzar Nagusia egin zen. Ondoren, 2024ko Gradu Amaierako Lan Onenaren COQIQ Sariak banatu ziren, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) aurkeztuak.

2024ko GrAL onenaren sariaren irabazlea Ivan Aparicio Mirón izan zen, “Simulazio dinamikoa eta estireno-planta baten kontrol-sistema global baten garapena” lanari esker. 1.000 euroko saria Jon Bergarak eman zuen, lehiaketaren babesle den Banco Sabadellen izenean.

Ager Axpe Zubiaga, Natalia Herrera Álvarez, Ekaitz Ungo Ruiz eta Aritz Zuluaga Murillo izan ziren gainerako finalistak. Urtero bezala, finalista guztiek urtebeteko doako elkargoko kide izatea jaso zuten sari gisa.

Ángela Fernández Alonsok, AVEQ-KIMIKAko presidente eta COQIQeko Ohorezko Elkargokideak, Gradu Amaierako Lan laudagarriak aurkeztu zituzten ikasleak zoriondu zituen bere hitzaldian.