
2025 urtean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateak 50 urte bete ditu. Urrezko urteurren hau ospatzeko urte osoan zehar hainbat aktibitate/ekimen antolatu dira. Burutzear daudenen artean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatuko den ekitaldia dago.
Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiko ekitaldia
50. urteurrena ospatzeko ekitaldia azaroaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, ospatuko da. Mota honetako topaketetan ohikoa den bezala, ongi pasatzea eta oroitzapen politak partekatzea izango da helburu nagusia, baina ez bakarra.
Ekitaldiak aukera emango du aintzinako lagunekin berriz elkartzeko, eta aldi berean, Kimika Fakultateak Donostiako eta Euskadiko gizartean izan duen eragina ikusarazteko. Zalantzarik gabe, Fakultatea gure gizarteak azken hamarkadetan izan duen eraldaketaren eragileetako bat izan da. Gaur egun Donostia Zientzia Hiria bada, horretan Fakultatearen lanak eta bidean izandako kide eta bidelagunek ere zerikusi handia izan dute.
Urteurren hau Unibertsitateak pertsona haiekin ere ospatuko du, eta gainera, Fakultatetik ateratako ikasleei omenaldia eskaini nahi die. Haiek gizartearen esparru desberdinetan aritu dira, Kimika eremu zabaletara eramanez eta beren lanaren bidez gizarteari ekarpen baliotsuak eginez.
PROGRAMA
Programa sorpresa eta omenaldiz beteta egongo da, eta dena lotu arte ez da behin behineko programarik argitaratuko. Aurreratu dezakegun bakarra, langile eta ikasle ohiekin batera gaur egungo kideok sorpresa batzuk prestatu ditugula da. Bukatzeko, ekitaldiran etorritako pertsona guztientzako lunch-cocktail bat izango dugu.
Ekitaldira joan nahi baduzu, EHUko webgunean izena eman dezakezu.











