Gradu Amaierako Lan Onenaren COQIQ Sarien banaketa ekitaldia
Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo Ofizialak (COQIQ) ohore handiz parte hartu zuen Euska Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kimika Fakultateko 2023-2024 promozioko graduazio-ekitaldian, Donostiako Carlos Santamaría Zentroko Auditorioan.
Elkargoko ordezkari gisa Pilar González Marcos doktorea (1. dekanordea), Egoitz Astigarraga doktorea (2. dekanordea), eta Iñaki Santos doktorea (Gipuzkoako ordezkaria) izan ziren ekitaldian.
Bere mintzaldian, Santos doktoreak COQIQen funtzio profesionalak azaldu zituen, eta kimikako profesionalak babestu eta ordezkatzen dituen organo gisa egindako lana nabarmendu zuen.
Ondoren, Gradu Amaierako Lan Onenaren Saria eman zitzaion Irene Plazaola Iguarani, “Synthesis and characterization of bicolour fluorescent probes, based on fused poly (heterocycles), to detect cations in different media” lan bikainagatik.
Pilar González doktoreak eta Mikel Urkola Alberdi jaunak, Banco Sabadell erakunde babeslearen Gipuzkoako eskualdeko zuzendariak, 1.000 euroko txekea eman zioten.
Gainera, parte-hartzaile guztiek urtebeteko doako elkargoko kide izango dira Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo Ofizialean, horrek dakartzan abantaila guztiekin.
Ekitaldian, Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea eta Marian Iriarte Ormazabal Kimika Fakultateko dekanoa buru zirela, diplomak banatu zitzaizkien gradu eta masterreko 70 graduatuei. Gainera, espediente akademiko onenek errekonozimendua jaso zuten. Era berean, fakultateko ikasle ohi Imanol Landa Medrano doktorearen hitzaldi bat entzuteko aukera izan genuen. Ekitaldia Luberri Abesbatzaren emanaldi labur batekin amaitu zen.
COQIQetik, Irene eta ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu egindako esfortzu eta dedikazioagatik. Ziur gaude etorkizun bikaina izango dutela kimikaren mundu liluragarrian!