Nadia Maestro, Aldalanen sortzaile eta zuzendaria

Aldalanen sortzaile eta zuzendari Nadia Maestrok laburpen txiki bat egin du Hubiotech Bizkaia-ren azelerazio- eta entzute-jardunaldian gertatutakoari buruz.

Jardunaldi horretan, enpresak, biotech sektoreko profesionalak, enplegu-, prestakuntza-, garapen- eta gizarte-erakundeak eta COQIQren ordezkaritza bat elkartu ginen, aurrez aurre elkar ezagutzeko.

Hubiotech Bizkaia programak hilabete batzuk daramatza jardunean, eta COQIQetik biotech sektoreko enpresa eta profesional gehiago animatu nahi ditugu plataforma honekin bat egitera. Horrela, konexio berriak egin ahal izango ditugu kalitatezko enplegua sortzeko eta gure lurraldeko enpresen lehiakortasuna handitzeko.