Asier Bañares, AVEQ-Kimikako abokatua

Asier Bañaresek abokatu gisa lan egiten du Enpresa Kimikoen Euskal Elkartean (AVEQ-Kimika), Euskadiko sektore kimikoko 120 enpresa baino gehiagoren interesak ordezkatuz.

Positiboki baloratzen du AVEQ-Kimikak foro honetan parte hartu izana, ekosisteman dauden interesak, sektoreko enpresek dituzten beharrak eta elkarteak eman dezakeen balio-ekarpena ezagutzeko.

Hubiotech bidez egin ahal izan dituzten konexioak ikusita, uste du topagune egokia dela hainbat eragilerekin irtenbideak bilatzeko; izan ere, askotan, enpresak ez dira jabetzen kanpoko ekarpena oso lagungarria izan daitekeela enpresa barruan konpondu ezin diren arazoetarako.