Aretoa bete egin da Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialak 2022ko urtarrilean abian jarritako enplegu programaren aurkezpenean (Kimika Arloko Enplegagarritasuna: Bioteknologia), ia urtebeteko eremu ikerketaren ondoren.
Kimika Arloko Lan Aukerak: Bioteknologia 2022 programaren jardunaldi informatiboak 2021eko abenduaren 1ean hasi dira BIC Bizkaiaren eraikinean eta, hilabetean zehar, beste hitzordu batzuk egon dira, pertsona gehiagorengana iristeko asmoz. Izan ere, programari buruzko informazia jaso nahi duten pertsona asko ezin izan ziren egon lehenengo saioan.
Edizio honetako eta aurreko edizioetako proiektuak, 2020-2021 urteetan egindakoak, hasieratik motibazio eta interes handiz hartu ditu xede duen publikoak, baita lurraldeko hainbat erakundek eta enpresak ere. Haiekin elkarlanean aritzea erabaki dute.
Programa berria 2022ko urtarrilean hasiko da. Bizkaian erroldatuta dauden eta adar kimikoan edo horri lotutako trebakuntza daukaten langabetuei zuzenduta dago. Pertsona horiek honako laguntza hauek izango dituzte:
- Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialaren kudeaketa.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak %100ean finantzatzea.
- BIC Bizkaiaren instalazioak.
- Aldalan aholkularitza enpresaren lan esperientzia.
Gauzak horrela, Elkargoaren prestakuntzarako eta enplegurako programa berri bat hartuko du BIC BIZKAIAk, bio- mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako instalazio ezin hobeen ateak berriro irekiz, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Beazek kudeatua. Eta hori guztia 266 enpresa hartzen dituen Zamudioko teknologia parkean.
Inguruaren aldeko apustua egiten dugu. Hori dela eta, lan, ahalegin eta dedikazio handiko hilabeteak dauzkagu aurrean programa hau osatzen dugun erakundeok. Izan ere, esperientzian eta emaitzak lortzeko gogoan oinarrituta egingo diogu aurre lan horri.