Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofiziala
Zergatik elkargokide egin?
Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialak nahitaez biltzen ditu Kimika Zientzietako, Ingeniaritza Kimikoko, Biokimikako, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako doktoreak, lizentziadunak eta graduatuak. Horrez gain, Ingurumen Zientzietan, Itsas Zientzietan edo Kimika Zientziarekin eta teknologiarekin zerikusia duen beste edozein titulaziotan lizentziatutako lagunak ere hartzen ditu; baldin eta elkargo profesionalik ez badu eta, indarrean dauden lege eta xedapenekin bat etorriz, Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo honetan sartuta dauden espezialitate, alderdi edo lan moduetako edozeinetan lan egiten badu, dela norberaren zein besteren kontura.
Ezagutu elkargokide egitearen onurak
1
Eskumenen babesa
Elkargoak bere elkargokideen eskumenak defendatzen ditu eta intrusismo profesionalaren aurka egiten du, beharrezko babes juridikoa bermatuz eta erakunde publiko eta pribatuekin arteko lankidetzan lagunduz, instrusismoaren kontrako lehian.
2
Erabakiak hartzea
Erabakiguneetan egoteko lan egiten dugu, sektoreari eragiten dioten politiketan eragin ahal izateko.
3
Dibulgazioa
Gizartearen eguneroko bizitzan esku hartzeko konpromisoa hartzen dugu, kimikaren eta kimikan diharduten profesionalen garrantzia ezagutarazteko.
4
Lanbidea sustatzea
Gure elkargokideen jarduera profesionala hobetzera bideratutako ekintza guztiak babesten eta koordinatzen ditugu.
5
Etengabeko prestakuntza
Gure elkargokideen etengabeko eta berariazko prestakuntza sustatzen dugu, haien jardun profesionala etengabe hobetzen dela bermatzeko.
6
Elkartzeko lekua
Elkargoa giza eta gizarte topaleku gisa sustatzeko lan egiten dugu, ezagutzak eta esperientziak partekatu ahal izateko.
7
Lankidetza
Elkargoak etengabeko harremanak ditu sektoreko beste korporazio, organismo eta erakunde batzuekin, lankidetza eta ezagutzen trukea sustatzeko helburuarekin.
8
Araudia
Elkargoak lanbidean indarrean dauden araudi eta legeriei buruzko informazio eguneratua ematen die elkargokideei, legeak betetzen direla bermatzeko eta etika profesionala sustatzeko.
9
Jarduerak
Elkargoak hainbat jarduera antolatzen ditu, hala nola hitzaldiak, ikastaroak, kongresuak eta ekitaldi sozialak, elkargokideen arteko komunikazioa eta esperientzien trukea sustatzeko.
Elkargokide egiteko kuotak
Langabezian dauden elkargokideak
12 €
Lau hileko
- Urtea guztira: 36 €
- Alta egiteko tasa: 120 €
Ikasleak eta graduatu berriak
Dohan
Lehen urtea
- Diruz lagundutako alta egiteko tasa, Banco Sabadellekin sinatutako hitzarmenaren arabera
Elkartearen kuotak Elkargoaren kuotetan sartzen dira.
Elkargokideak alta egiteko eskaera
Elkargokide izan zaitez
Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialeko kide izan nahi baduzu, alta egiteko inprimakia bete dezakezu.