Hubiotech
Bizkaiko sektore bioteknologikoaren bidezko enplegu eta talentu nodoa
Zer da HUBIOTECH?
HUBIOTECH proiektu esperimental berritzailea da, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa bizkortzeko eta talentua sustatzeko, Bizkaiko biotech sektorean sortzen diren behar eta erantzun profesionalak lotuz.
Biotech enpresen eta Bizkaiko erakunde, eragile, enplegu eta prestakuntza programen eta pertsonen arteko topagunea eta lotura gunea (nodoa) da.
Sektorean talentua eta enplegua sortzeko eta kudeatzeko eragiketa-zentro bat, konponbideak erronketara hurbilduz, honako hauen bidez:
- Biotech sektoreko enpresak eta taldeak
- Enplegu-agenteak
- Prestakuntza-eragileak
- Gizarte-eragileak
- Langabezian dauden pertsonak
- Programak eta baliabideak
Biotech ekosistemaren eta enplegu-ekosistemaren konexioen, harremanen eta ezagutzaren indarretan oinarrituta, Bizkaiko enpleguan, talentuan, garapen ekonomikoan eta sozialean aukerak konektatzeko iturri aktibo gisa.
Ekosistemetan oinarritutako esparru metodologiko batekin (EBM), enplegu egonkor eta kalitatekora (EMB-E) transferitua berrikuntza gisa. Metodologia horrek komunitatearen ongizatea sustatzen du, eta garapen iraunkorra, funtzionala eta konprometitua lortzen du alderdi guztiekin: pertsonak, enpresak, erakundeak eta eragileak.
HUBIOTECH Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargoak, Aldalanekin elkarlanean antolaturiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak %100ean finantzatutako ekimena da, trantsizio hirukoitzerantz, ekintzailetza eta enplegu egonkor eta kalitateko proiektu berritzaileen ildo beretik.
Nori dago zuzenduta?
Proiektu hau honako hauei dago zuzenduta:
Pertsonak
Bio eta kimika arloan prestakuntza duten pertsonak, lana edo lan-hobekuntza bilatzen ari direnak, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei lehentasuna emanda:
- Iraupen luzeko langabeak.
- Langabetuak edo hobekuntza bidean daudenak, 45 urtetik gorakoak.
- Langabetuak edo lan-hobekuntzan daudenak 16-30 urteko gazteak.
- Enplegu-Erregulazioko Espedienteak (ERE) edo Aldi baterako Lan-Erregulazioak (ERTE) kaltetutako pertsonak.
- Langabetuak edo lan-hobekuntzan dauden migratzaileak.
Enpresak
Bizkaiko biotecth sektoreko enpresak, behar hauek dituztenak:
- Profesionalen beharra gaur egun.
- Etorkizunerako lanpostu hutsen aurreikuspena.
- Gizartean eragina duten enpleguak identifikatzea.
- Sorkuntza-eskaerak, talentu jakin bat prestatzea.
- Profesionalen aniztasunera hurbiltzeko zailtasunak.
- Bizkaiko enplegu, prestakuntza eta garapeneko ekosistemarekin konektatu nahi dutenak.
Ekosistema
Bizkaian kalitatezko enplegua sustatzeko enpresek planteatutako erronkei irtenbideak planteatzeko prest dauden erakundeak.
- Basque Health Cluster
- Biotech sektoreko enpresak
- Enplegu-erakundeak
- Prestakuntza-erakundeak
- Gizarte-erakundeak
- Ekosistemaren baliabideak eta programak
Enplegua, talentua eta garapena
Zer eskaintzen dit HUBIOTECHek?
HUBIOTECH HUB osatzen duten pertsona, erakunde eta enpresa guztiei enpleguan, talentuan eta garapenean erantzuna emateko ekimena da.
Pertsonak
Enplegua biotech sektorean
Kalitatezko enplegurako aukerak bioteknoligiako sektorean.
Ekosistemako enpresekin eta eragileekin harreman zuzena izateko espazioa.
Enpresak
Talentuaren garapena
Mota guztietako talentua erakartzea, sustatzea eta garatzea: hainbat profesional.
Talentuarentzako entitate, programa eta baliabideekiko konexio-zubi arin eta erabakitzailea.
Erakundeak
Prestakuntza, enplegua eta gizartea
Biotech enpresen egungo eta etorkizuneko talentu-premia eta erronkak zuzenean ezagutzea.
Sektoreko enpresentzako erantzunak garatzea, baliabideen, programen eta erabiltzaileen bidez.
Nola funtzionatzen du HUBIOTECHek?
HUBIOTECHen harremanetan jartzen ditugu biotech enpresen beharrizanak – erronkak enpleguari eta talentuari dagokienez – talentu-aniztasunarekin eta enplegu, prestakuntza eta gizarte-ekosistemarekin, beren baliabideekin, programekin eta erabiltzaileekin erantzun ahal izateko.
- Enpresa bat bazara, zure beharra bidaliko diguzu, eta konponbideak proposatzeko landu beharreko gaian erreferentzia diren ekosistemako eragileengana bideratuko dugu. Zure beharra kudeatzeaz eta erantzunaren kudeaketa eta jarraipena egiteaz arduratzen gara.
- Prestakuntza, enplegu eta gizarte-erakundea bazara, biotech enpresen erronkak helaraziko dizkizugu, zerbitzuak, konponbideak, dituzun pertsonak… proposa ditzazun.
- Pertsona bazara, zure profila eskatzen duten enpresei zure CVa helarazteaz arduratuko gara, eta prozesu osoaren berri emango dizugu.
HUBIOTECHen parte izan nahi baduzu, bete ezazu hurrengo formularioa: