Elkargoak Euskarazek Elkargo Profesionaletako kideei eskaintzen dizkien dirulaguntzak, euskara ikasteko helburuarekin

  • Ikastaroa AEK-k eskaintzen dituen edozein formatutan eman daiteke, online edo aurrez aurre eta edozein herritan
  • Bi laguntza emango dira, bata hasieran, denoi, izena emateagatik, matrikularen kostuaren %25arekin eta, beste bat, amaieran, asistentziaren arabera, gutxienez aurreikusitako asistentzia erdia (%50etik gora) egin baldin bada.
  • Guztira, bi laguntzen artean 300 euro inguruko laguntza aurreikusten da pertsonako eta ikasturte osoko.
  • Dirulaguntza hau bateragarria da edozein beste dirulaguntza motarekin.
  • Soilik onartuko dira AEK-ko ikastaroetan egindako izen-emateak.
  • Izena emateko epea: 2026ko irailak 30.

Dirulaguntza eskatzeko jarraitu behar dituzun urratsak

  1. Pentsatu ONLINE ala AURREZ AURRE nahiago duzun ikastea.
  2. Formulario hau bete irailaren 30a baino lehen, jakiteko dirulaguntza eskatu egingo duzula.
  3. Matrikula egin euskaltegian bertan edo AEKren webgunean online egin behar baduzu. Ordaindu AEKren matrikula irailaren 30a baino lehen.
  4. Matrikularen ordainagiria eta zure kontu zenbakia bidali basqueproeus@bm30.eus epostara dirulaguntza jaso dezazun.
  5. Urrian matrikularen %25 jasoko duzu transferentzia bidez. Urtarrilean izena eman baduzu, hilabete amaieran
  6. Ikasturtea amaitzen denean, asistentzia begiratuko dugu eta bigarren dirulaguntza jasoko duzu.

Edozein zalantzatarako:

Nola eman izena AEKn

  • Online egin behar baduzu, sartu hemen, irakurri arretaz eta IZENA EMAN AEKren webgunean irailaren 30 baino lehen.
  • Aurrez aurre egin nahi baduzu, honela egin: zoaz nahi duzun AEKren euskaltegira, galdetu dauden ikastaroei, prezioei eta baldintzei buruz, erabaki bat hartu eta EUSKALTEGIAN BERTAN IZENA eman.

Online edo aurrez aurre ikastaroaren matrikularen ordainketa agiria bidali guri basqueproeus@bm30.eus epostara, guk zerrendatzeko eta AEKri bidaltzeko, matrikularen %25 itzul diezazun urrian eta ikasturte amaieran, %50ko asistentzia gainditzen baduzu, bigarren zatia.

AEK-k matrikula itzultzeko honako araudi hau dauka

  1. Eskolak hasi baino lehen: ikasleari matrikularen %100 itzuliko zaio.
  2. Ikastaroaren lehen astean: ikasleari matrikularen %75 itzuliko zaio.
  3. Ikastaroaren bigarren astean: ikasleari matrikularen erdia, %50, itzuliko zaio.
  4. Bi aste eta gero: ikasleari ez zaio dirua itzuliko.

Ikastaro batean baja eskatuz gero, bajaren adierazpen data oinarri hartuko dute.