Juan Ramón González Velasco, Bikaintasun Kimikoaren Saria 2020

Juan Ramón González Velasco zientzialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ingeniaritza Kimikoko katedradunak 2020ko Bikaintasun Kimikoaren Saria jaso du gaur Antonio Macho Senra Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko dekanoaren eskutik, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan egindako ekitaldian.

Iñigo Urkullu lehendakariak zorionak emateko bideoa bidali dio sarituari. Era berean, Luis Blanco Urgoiti AVEQ-Kimikako idazkari nagusiak, Patxi Juaristi Larrinaga EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Denis Itxaso González Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak parte hartu dute ekitaldian. Pilar González Marcos EAEko Kimikarien Elkargoko dekanoak saritutako ikertzaile eta katedraduna aurkeztu du.

Katalizatzaileak garatzen aitzindariak

Bere hitzaldian, Juan Ramón González Velascok eskerrak eman dizkio Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiari, 50 urteko jardunagatik. Zorioneko sentitzen dela esan du askotan “leku egokian zein une egokian egon eta, batez ere, pertsona egokiekin topo egiteagatik”. “Ia inoiz ez naiz bakarrik aurkitu”, zehaztu du.

Katedradunak Ingurumen Jasangarritasunerako Teknologia Kimikoak (TQSA) izeneko ikerketa taldea sortu zuen 1985ean eta hori gidatzen jarraitzen du. “Aitzindariak izan ginen autoen ihes gasak arazteko katalizatzaileak garatzen, neurri hori Europan ezarri baino lehen 1992an”, azpimarratu du. Ikertzaileak esan du pozik dagoela “aitatasuna eman izanaz gaur egun gure hirietan dabiltzan automobiletan instalatutako bihurgailu kataliptikoei”. Juan Ramón González Velascok berariaz aitortza egin nahi izan die TQSAn berarekin lankidetzan aritu diren pertsona guztiei.

Juan Ramón González Velascori saria eman ondoren, “kimikaren arloan talentua enpresa sektorera transferitzen laguntzeko” sarituak egindako lana nabarmendu du Antonio Macho Kimikako profesionalen ordezkariak. Esan duenez, “sariak balioesten du bere konpromisoa lanbidearekin”. Juan Ramón González Velasco “sinetsita” dagoelako “kimikari belaunaldi berriek hartu behar duten protagonismoaz”, Macho Senrak gaineratu duenez.
Espainiako Kimika Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko dekanoak ere aprobetxatu du unea SARS-CoV-2ren pandemiaren aurkako borrokan kimikarien eta lanbide horren protagonismoa defendatzeko. Haren ustez, “kimika eta kimikariak funtsezkoak izango gara Covid19 gure bizitzatik kanporatzeko”. “Espero dut helburu hori epe laburrean lortzea”, gaineratu du.

Antonio Macho Senrak Kalitatezko Enpleguaren aldeko Itun Handi bat negoziatzeko eta abian jartzeko proposamena ere egin du. Bertan, administrazioak, unibertsitateak, enpresak eta profesionalak egongo lirateke ordezkatuta. “Prestakuntza akademikoa eta merkatuaren eskaria lotzeko” balioko luke, esan duenez. Bere ustez, hitzarmen hori baliogarria izango litzateke “belaunaldi berrien etorkizuna baikorrago hautemateko, pandemiak beraientzat suposatzen duen kolpe handiaren ondoren”.

Urkullu: “Kimikari bikaina”

Iñigo Urkullu lehendakariak, bere aldetik, zoriondu egin du 2020ko Bikaintasun Kimiko Sariaren irabazlea, aintzatespen bideo baten bidez. “Eskerrak eman nahi dizkizuet Juan Ramón González Velascori zuzendutako aitorpen akademiko, profesional, zientifiko eta pertsonal hometan parte hartzeko emandako aukeragatik”. Sarituak “prestakuntza eta zabalkunde akademikoarekin duen konpromisoa” nabarmendu du Urkulluk. Eta “ikerkuntzan, ezagutzaren zabalpenean eta unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkarguneak sortzeko orduan aitzindari izan dela esan du.

Iñigo Urkulluk gogorarazi du energia “ingurumenarekin harmonian dauden iturri berrien bilaketa” ere zuzentzen ari dela katedraduna. Eusko Jaurlaritzaren arduradun nagusiak eskerrak eman dizkio Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiari Juan Ramón González Velascori saria emateagatik, “pertsona bat eta kimikari bikain bat aintzatesten dituelako”.

Halaber, sariak gizonak gehiengoa diren lan eremuan nabarmentzen den emakume baten meritua eta balioa ere aitortzen dituela nabarmendu nahi izan du Kontseiluak. Izan ere, 2018ko Bikaintasun Kimikoaren Sariak Rosa María Menéndez Lópezi aitorpena egiten dio, “bere ibilbide profesional luzean aurre egin zien erronketara sinesgarritasunez, lanez, ilusioz eta arrakastaz egokitzeko izandako gaitasun eta aldakortasun izugarriagatik”.

Antonio Macho Senra Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko dekano presidenteak saritua zoriondu eta adierazi du Rosa María Menéndez López oso garrantzitsua dela bere kimika lanbideari lotutako alderdi guztietan. Bere ustez, bera aukeratu izanak ospe handiagoa ematen dio Bikaintasun Kimikoaren Sariari. “Nazioartean ospe handia duen ikertzaile bikaina da, zientziarako eta gure gizarterako ekarpen oso baliotsuak egiten dituena. Izan ere, bederatzi patente ditu bere lan berritzailearen ondorioz. Eta, era berean, kudeatzaile garrantzitsu gisa nabarmentzen da”, azaldu du Antonio Macho Senrak.

Kimika zabaltzea

Kimikaren protagonismoa sustatzeko eta zabaltzeko asmoz, Bikaintasun Kimikoaren Saria sortu zuen Espainiako Kimikarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak. Sariaren helburua da zientziari eta kimikarien lanbideari lotutako pertsona fisiko eta juridikoen merezimenduak aitortzea. Joan den urriaren 2an, lurraldeko kimikarien elkargoek proposatuta, Juan Ramón González Velascori Saria ematea erabaki zen. Irakasle, zientzialari eta ikertzaile gisa dituen merezimenduengatik, gaitasun pertsonal bikainengatik eta Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialaren bidez lanbide kimikoari laguntzeko egindako lan irmoagatik aukeratu zuten.

Juan Ramón González Velasco Kimika Industrialean doktorea (Sari Berezia) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). 1988tik Ingeniaritza Kimikoko katedraduna da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Eta unibertsitate horretako Ikerketa errektoreordea (1991-1996) eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa (2000-2006) izan da.

Artikuluaren testua eta irudiak: UPV/EHU. Jatorrizko artikulua esteka honetan klik eginez ikus dezakezu.

Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargoa

Ekintzak eta albisteak

Atal honetan kimikaren arloko azken albiste eta aurkikuntza zientifikoekin zerikusia duen guztia aurkituko duzu. Gainera, sektoreko jarduera eta ekitaldi garrantzitsuenen berri emango dizugu, besteak beste, hitzaldiak, sinposioak eta tailerrak.

Elkargoaren jarduerei eta ekitaldiei buruzko informazioa ere eskuratu ahal izango duzu, eta COQIQen eskaintzen ditugun prestakuntza eta hazkunde profesionalerako aukera guztien berri izan.

  • Todas las noticias
  • Ekintzak
  • Zientziari Buruz
Kimikaren Lengoaia

Zientziek, matematikak, fisikak eta, jakina, kimikak ere, beren lengoaia propiak, sinboloak eta eskolan ikasten ditugun izenak dituzte. Hala ere, irakasteko,…

Izan zaitez COQIQen kide

Egin zaitez elkargokide

Kontaktua

Jarri harremanetan Elkargoarekin behar duzun informazioa eskatzeko. Euskal Herriko, Burgos eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialeko kide izan nahi baduzu, elkargokide bezala alta eskatzeko inprimakia bete dezakezu.
Gure harremanetarako formularioaren bidez ere egin dezakezu.